Japoniera: Itzultzaile eta Interpreteen agentzia

Araba Etorbidea 3-2º
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 943792575

Kotobai - Goihata

Japonierazko itzulpen eta interprete agentzia

Enpresak eta erakundeek bilatzen duten japonierazko itzulpengintza enpresa eta interprete taldea gara.
Gure lana enpresaren edo egitasmoaren beharretara egokituz egiten dugu, hemen bertan, zure enpresan edo Japonian.
Arraina uretan bezala, hizkuntza eta kultura desberdinen artean edarto mugitzen gara. Gure bezeroei, heldu ezinezkoak zaien ingurugunetan zerbitzu desberdinak eskaintzen dizkiegu.

Japoniera hizkuntzan espezializatuak gaude. Kultura desberdinen arteko zubi lana egiten dugu: Itzulpengintza eta interpretaritza, hizkuntz eta kultur aholkularitza, kaizen jarduera (hobekuntza iraunkorra), informazio bilaketa, merkatu-azterketak, japonierazko ahots-grabaketak, testuen lokalizazio, edizio, maketazio (DTP), eta abar.

Ez izan zalantzarik gurekin harremanean jarri eta aurrekontua eskatzerakoan. Merezi duen arreta osoarekin aztertuko dugu zure lana.




Kotobai - Goihata facebook twitter

ZERBITZUAK